Ekonomia Solidarioaren Azoka
Azaroaren 16 eta 17an, Bilbon

Euskadiko Ekonomia Solidarioaren 1.go Azoka

Zertan datza?

Azoka, Ekonomia Solidarioa indartu eta ikustarazi nahi duen espazioa da. Ekonomia Solidarioa, ekoizpen, zerbitzu, komertzializazio, kontsumo edota finantza- sektoreetan gaur egungo krisiari erantzunak eskaintzen dituen hazten dagoen errealitate sozioekonomiko bat da. Guzti hau, beraien bideragarritasuna inguru-errealitate integral, ekonomiko eta sozialean oinarritzen duten enpresa-eredu eta gizarte-proiektuen bitartez lortzen du. Azoka honen bitartez, Merkatu Soziala gizarteari hurbildu nahi diogu eta ekoizle eta kontsumitzaileen arteko lankidetza bultzatu nahi dugu.

Azokan, Merkatu Sozialean parte hartzen duten ekonomia solidarioaren 50 erakunde ingururen produktu eta zerbitzuen salmenta eta informazio stand-ak egongo dira: finantza etikoak, tokiko nekazaritza ekologikoa, garraio jasangarria, bidezko merkataritza, energia berriztagarriak, eraikuntza, ehungintza, mezularitza, ostalaritza, birziklapena, moneta soziala, gizarte esku-hartzea, etab.


Nortzuk?

Azoka hau Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareak sustatzen du (REAS), Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilbao Ekintzaren laguntzarekin.


Non?

Azoka, Bilboko Zabalguneko plazan eta merkatuan izango da

Erakusketariak

Azaroaren 16 eta 17an, Zabalguneko Merkatuan (Bilbao), Ekonomia Solidarioaren Azokan hurrengo erakusketariak aurki daitezke:

Egitaraua

Azoka: Ekonomia Solidarioaren produktu eta zerbitzu erakusketa eta salmenta

Larunbata 16, 11:00etatik 20:00etara eta Igandea 17, 11:00etatik 15:00etara


Aretoa: Hitzaldi eta aurkezpenak


Larunbata 16, goizez

  • 11:30 Azokaren hasiera eta "Merkatu Soziala. Bestelako ekonomia bizi hobe baterako" bideoaren aurkezpena.
  • 12:00 Euskadiko Ekonomia Solidarioaren datu nagusiak. Auditoria Sozialaren tresnaren aurkezpena. REAS Euskadi.
  • 13:00 Ekonomia Solidarioa eta Ekonomia Feminista: Alternatiba ekonomikoak eraikiz. UPV/EHUko Ekonomia Aplikatua Saila.


Larunbata 16, arratsaldez

  • 15:30 Kontsumo Arduratsua, Bidezko Merkataritza, Banka Etikoa eta Arropa Garbia Kanpainari buruzko bideoen proiekzioa. SETEM Hego Haizea.
  • 16:30 Elikadura Burujabetza. Ekoizpen, banaketa eta kontsumo modu ezberdinak. Nekasarea eta Esnetik.
  • 17:30 Esnetiken dohaintza-fondoa.
  • 18:00 FIARE Banka Etikoaren aurkezpena.
  • 19:00 GOTEO. Ekonomia Solidarioko proiektuak "crowdfunding" bidez finantzatu daitezke? Colaborabora.


IGANDEA 17, goizez

  • 11:00 Jamba Aholkularitza aurkezpena. Tinko Garbiketak.
  • 11:30 EKHI Txanpona Bilboko moneta sozialaren aurkezpena.
  • 12:30 GOIENER energia berriztatzailearen sorkuntza eta kontsumo kooperatibaren aurkezpena.
  • 13:30 CAES ekonomia solidarioarentzako aseguru etikoen aurkezpena.
  • 14:30 Azokaren amaiera


Txiki Gune

Larunbata 16, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 19:30etara eta Igandea 17, 11:00etatik 14:30etara

  • Mozorroak, ohe elastikoak, aurpegi margotzea, txiki-txoko eta hezkuntza-tailerrak


Txozna

Larunbata 16, 11:00etatik 22:00etara eta Igandea 17, 11:00etatik 15:00etara

  • Taberna-kafetegia eta txozna, tokiko produktuak: taloa, euskal pastela, kupela eta askoz gehiago.

Materialak

Ekonomia Solidarioaren Azokaren material guztiak hemen deskarga daitezke.

Berriak

1go boletina

1go boletina

Baserri Bizia

Baserri Bizia

2. boletina

2. boletina

El Diario Norte

El Diario Norte

3. boletina

3. boletina

Baserri Bizia

Baserri Bizia

El Diario Norte

El Diario Norte

Gara

Gara

El Correo

El Correo

Naiz

Naiz

4. boletina

4. boletina

Gara

Gara

5. boletina

5. boletina

Kokapena

Ekonomia Solidarioaren Azoka, Bilboko Zabalguneko Plaza eta Merkatuan ospatuko da, erdialdean kokatua eta garraio publikoan heltzeko erraza. Abandoko tren eta metro geltokitik 10 minutura, Moyuako metro geltokitik 5 minutura eta hainbat autobus geltoki: Bilbobuseko 01, 10, 26, 27, 38, 56, 62, 72 eta 77 lineak.

Helbidea

Zabalguneko Plaza, 11
48011 Bilbo

Informazio gehiagorako

Email: reaseuskadi@reaseuskadi.net
Tel: +34 944 160 566