Ekonomia Solidarioaren Azoka, Errenteriako Merkatuzarean ospatuko da, erdialdean kokatua (Udaletxea eta Foru Plazaren ondoan) eta garraio publikoan heltzeko erraza: Topoko geltokitik 2 minutura eta autobus geltokitik 3 minutura.
Merkatuzar eraikina Errenteriako garai bateko Azoka da, Udalak kultur gune bihurtutakoa. 1942an eraikia, gune hau hainbat etapatan birgaitua izan da 2010. urtera arte, eta jarduera sozio-kultural ugari gauzatu dira bertan 2004az geroztik.
HelbideaMerkatu zahar
Informazio gehiago:Email: reaseuskadi@reaseuskadi.net | Mapa |