Ekonomia Solidarioaren IV. Azoka - Azaroaren 19 eta 20an

IV Feria de Economía Solidaria - 19 y 20 de noviembre de 2016

Zertan datza?

Ekonomia Solidarioaren Azoka Bilbora itzuliko da, 3 urte ondoren, IV. edizioan. Azokaren jarraipenak Euskadiko Merkatu Sozialean parte hartzen duten enpresa eta entitaeen erreferentzi-gune bat bezala finkatzea suposatzen du.

Aurten ere, Azoka, Ekonomia Solidarioa indartu eta ikustarazi nahi duen espazioa da. Ekonomia Solidarioa, ekoizpen, zerbitzu, komertzializazio, kontsumo edota finantza- sektoreetan gaur egungo krisiari erantzunak eskaintzen dituen hazten dagoen errealitate sozioekonomiko bat da. Guzti hau, beraien bideragarritasuna inguru-errealitate integral, ekonomiko eta sozialean oinarritzen duten enpresa-eredu eta gizarte-proiektuen bitartez lortzen du. Azoka honen bitartez, Merkatu Soziala gizarteari hurbildu nahi diogu eta ekoizle eta kontsumitzaileen arteko lankidetza bultzatu nahi dugu.

Horretaz gain, aurtengo azokan harantzago goaz eta bereizten gaituena ikustarazi nahi dugu, geure printzipio eta balioak, hain zuzen ere. Bizitza erdian jarri eta ekonomia beste era batean egin daitekeela erakutsi nahi dugu: geure burua zainduz, ikusezinak izan ohi diren lanen balioa aspimarratuz eta lan horiek egiten dituzten lagunei garrantzia emanez.

Azokan, Merkatu Sozialean parte hartzen duten ekonomia solidarioaren 50 erakunde ingururen produktu eta zerbitzuen salmenta eta informazio stand-ak egongo dira: finantza etikoak, tokiko nekazaritza ekologikoa, garraio jasangarria, bidezko merkataritza, energia berriztagarriak, eraikuntza, ehungintza, mezularitza, ostalaritza, berrerabilpena eta birziklapena, software librea, moneta soziala, gizarte esku-hartzea, etab.

Nortzuk?

Azoka hau Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareak sustatzen du (REAS), Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilbao Ekintzaren laguntzarekin.

Non?

Azoka, Bilboko YIMBY gunean izango da.