Ekonomia Solidarioaren Azoka
Azaroaren 15ean, Donostian

Euskadiko Ekonomia Solidarioaren 1.go Azoka

Zertan datza?

Azokaren jarraipena bere sendotasuna finkatzen du erreferentzi-gune bezala Euskadiko Merkatu Sozialean. Ikuspunto honetatik, aurten ere, azoka Ekonomia Solidarioa indartu eta ikustarazi nahi duen espazioa da. Ekonomia Solidarioa, ekoizpen, zerbitzu, komertzializazio, kontsumo edota finantza- sektoreetan gaur egungo krisiari erantzunak eskaintzen dituen hazten dagoen errealitate sozioekonomiko bat da. Guzti hau, beraien bideragarritasuna inguru-errealitate integral, ekonomiko eta sozialean oinarritzen duten enpresa-eredu eta gizarte-proiektuen bitartez lortzen du. Azoka honen bitartez, Merkatu Soziala gizarteari hurbildu nahi diogu eta ekoizle eta kontsumitzaileen arteko lankidetza bultzatu nahi dugu.

Azokan, Merkatu Sozialean parte hartzen duten ekonomia solidarioaren 40 erakunde ingururen produktu eta zerbitzuen salmenta eta informazio stand-ak egongo dira: finantza etikoak, tokiko nekazaritza ekologikoa, garraio jasangarria, bidezko merkataritza, energia berriztagarriak, eraikuntza, ehungintza, mezularitza, ostalaritza, birziklapena, moneta soziala, gizarte esku-hartzea, etab. Honez gain, produktu eta zerbitzuen aurkezpenak, hitzaldiak, tailerrak, erakusketak,haurrentzako ekintzak eta ekintza kulturalak burutuko dira.


Nortzuk?

Azoka hau Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareak sustatzen du (REAS), Gipuzkoa Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren laguntzarekin.


Non?

Azoka, Easo kalea 43 (2016 Gunea) eta Larramendi kalean izango da.

Egitaraua

Azoka: Ekonomia Solidarioaren produktu eta zerbitzu erakusketa eta salmenta


Larunbata 15, 10:30etatik 20:00etara.

  • Gune 1: beheko solarirua, 2016 Gunea.
  • Gune 2: karpa Larramendi kalean, Easo eta Urbieta kaleen artean.


Auditorium (beheko solairua, 2106 Gunea)


LARUNBATA 15, goizez

  • 10:30 Azokaren hasiera eta "Merkatu Soziala. Bestelako ekonomia bizi hobe baterako" bideoaren aurkezpena. REAS Euskadi.
  • 12:00 Elikadura burujabetzari buruz antzerki-foroa: Donde no hay mata no hay patata (90 minutu). Mugarik Gabe.
  • 13:30 Zure eguneroko kontsumoan alternatiba etikoak izateko gida. Mecambio.


LARUNBATA 15, arratsaldez

  • 15:00 Kontsumo Arduratsua, Bidezko Merkataritza, Banka Etikoa eta Arropa Garbia Kanpainari buruzko bideoen proiekzioa. SETEM Hego Haizea.


Aretoa (1º solairua, 2016 Gunea)


LARUNBATA 15, goizez

  • 11:00 "Bizitzaren iraukontarsuna. Ekonomia Solidario, Feminista, eta Ekologikoan oinarrituz eginiko ekarpenak" liburuaren aurkezpena. REAS Euskadi. (bi hizkuntzetan)
  • 12:00 Moneta sozialen inguruko hizketa eta euren ezarpena Euskal Herrian. Cristina Enea Fundazioa.


LARRUNBATA 15, arratsaldez

  • 16:00 Gizarteratzeko moda: iraunkortasuna, etika eta estetika. Emaús Gizarte Fundazioa
  • 17:00 Elkarlanerako funtzesko oinarriak. Colaborabora.
  • 18:00 Informazio-kapsulak. Finantzak eta energia alternatiboko eragileen aurkezpena: Coop 57, Oikocredit, FIARE Banka Etikoa, Goiener eta Energia Gara Euskadi.
  • 19:00 Gure kontsumoa eta zor ekologikoa. Ekologistak Martxan. (euskeraz)


Txiki Gune

LARUNBATA 15, 10:30etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

  • Egun osoan ehar: Just Dance, aurpegi margotzea, ludoteka, pilota-igerilekua eta hezkuntza-tailerrak.
  • 11:30: "Aiton amonen jolasak". Cristina Enea Fundazioa.


Txozna

LARUNBATA 15, 10:30etatik 20:00etara.

  • Txozna, tokiko eta ekologikoak diren produktuak: ardoa, garagardoa, freskagarriak, pintxoak, kafea, pastak eta askoz gehiago.

Materialak

Ekonomia Solidarioaren Azokaren material guztiak hemen deskarga daitezke.

Berriak

1go boletina

1go boletina

2. boletina

2. boletina

3. boletina

3. boletina

ABC

ABC

El Diario Vasco

El Diario Vasco

Noticias de Gipuzkoa

Noticias de Gipuzkoa

4. boletina

4. boletina

5. boletina

5. boletina

Kokapena

Ekonomia Solidarioaren II. Azoka, Donostiako Easo kalea 43 (2016 Guena) Larramendi kalean (Easo eta Urbieta artean) ospatuko da. Erdialdean kokatua eta garraio publikoan heltzeko erraza. Amarako tren geltokitik 2 minutura, eta hainbat autobus geltoki: Dbus-eko 19, 21, 23, 26, 28, 31, 32, 36 y 37 lineak.

Helbidea

Easo kalea, 43
20006 Donostia

Informazio gehiagorako

Email: reaseuskadi@reaseuskadi.net
Tel: +34 944 160 566